HAMEKA : Harri Xuri Kulturgela, 64250 Luhuso +33 (0)5 33 09 30 94

BIZITZAILE PERMANENTEAK

hameka-residents-permanents

Le Petit Théâtre de Pain

1994ean sorturik, le Petit Théâtre de Pain taldeak hizkuntza eta kultura desberdinetako 17 pertsona biltzen ditu. Gaur egun Luhuson finkatua da eta Hamekaren zuzendaritza artistikoaz arduratzen da.

Talde horrek denen artekoaren filosofia elikatzen du eta antzerki mestizoa berriz asmatzen du. Hautu artistikoak kolektiboki egiten dira : antzerki herrikoi batera joan, antzerkirik ez den lekuetan aritu, espazio publiko desberdinak baliatu zorroztasun bat mantenduz. Zuzendaritza (indibiduala ala kolektiboa) eta publikoa zein espazioarekiko harremanari buruzko hausnarketa bizia eramaiten da.

Kontaktua :
Le Petit Théâtre de Pain
Harri Xuri kulturgela
64250 Luhuso
Tel : 0033 (0)5 59 93 01 45
leptdp@gmail.com
http://www.lepetittheatredepain.com/

 

 

le-ptdp

Kilikolo Zirko

Kilikolo Zirko konpainia Euskal Herrian sortu da 2003ko agorrilan eta usaiako bideetarik kanpo ibiltzea du helburu. Kasik toki guzietan ibiltzeko formula ttipia da, eszenan zein karrikan.
Artistek, ttipiei baita helduei ere amets eta irri egiteko parada emaitea eta plangintza sozial baten bidez beren ekintza artistikoa garatzea dute xede. Helburua : artea eskaintzea ahal bezainbat jenderi.

Zirkuari buruzko senstibilizazio ekintzak ere antolatzen ditu konpainiak (interbentzioak eskoletan, aisialdi guneetan + publiko zabal bati idekiriko ikastaldiak).

2009ko ekainetik goiti, Kilikolo Zirko Luhusoko « Harri Xuri » karrikako Arteen fabrikan bizitzaile permanentea da beste bi talde artistikorekin.

Kontaktua :
Kilikolo Zirko
Harri Xuri kulturgela
64250 Luhuso
Tel : 0033 (0)6 14 44 77 52
Kililolo.zirko@gmail.com
Kilikolozirko.wordpress.com

 

 

kilikolo-zirko

Iparraldeko Dantzarien Biltzarra

1993an, aurkakoak ziren bi euskal dantza federazioek bat egin zuten, eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarra sortu zuten. Biltzar bateratu hori Ipar Euskal Herri osoan ari da, eta diasporako euskal dantza elkarte zenbait ere interesatzen ditu.

Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Euskal Dantzarien Biltzarraren –Euskal Herri osoko euskal dantza konfederazioa– kide da eta euskal dantzaren praktika sustatzen du zenbait urtetarako den proiektu baten bidez. Proiektu horrek dantzarien eta irakasleen formakuntza du helburu, baita ere ekoizpena eta zabaltzea (ikusgarriak, dantzarien elkarretaratzeak, dantzaldiak…), elkarteen ekimenen sostengua eta ohituren ezagutaraztea (hitzaldiak, erakusketak…). Horretarako, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra bermatzen da kide dituen elkarte ugarien baitan, baita ere haren gobernantzaren, talde profesionalaren eta partaide dinamikoen baitan, hala nola, Euskal Kultur Erakundea, Maurice Ravel Kontserbatorioa, Malandin Ballet Biarritz / Zentro Koregrafiko Nazionala, Euskal Dantzarien Biltzarra…

Kontaktua :
Iparraldeko Dantzarien Biltzarra
Harri Xuri kulturgela
64250 Luhuso
0033 (0)5 59 93 33 65 – 0033 (0)6 26 66 15 84
iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com

 

 

IDB