HAMEKA : Harri Xuri Kulturgela, 64250 Luhuso +33 (0)5 33 09 30 94

2019-2020ko EGONALDIAK

UN JOUR SANS PAIN

Nanoua

Antzerkia frantsesez

Istorio pasaitzaile bat bi izaki libreren bizi bideetan gaindi dabil. Ozil, urrunetik etorriako bihotzeko anai ttipia. Eta Claudius, aitatxi.

Bi belaunaldiren istorioek bat egiten dute ogiaren gaiaren inguruan. Ogia fabrikatzeko manerak munduaz duten ikuspegia islatzen du. Eskuz egina edo moldean egina ?

Porroskatzen ari den mundu honetan, emakume hau etorkizuna marrazten entseatzen da.

ZALDI URDINA

Axut!, Artedrama, Dejabu

Antzerkia euskaraz

Axut!, Artedrama eta Dejabu konpainiek indarrak batu eta gaur egungo jendartea galdetzen duen Zaldi Urdina obra sortu dute. Aipagaiak : droga, gazteria eta Euskal Herria. 2018-2019ko denboraldian hemen egonaldian izan ziren. Urri hastapenean Hameka Fabrikara itzuliko dira beren sorkuntza bururatzera.

CE QUE LA VIE SIGNIFIE POUR NOUS

Les Chiennes Nationales

Karrikako antzerkia frantsesez

Ce que la vie signifie pour nous egunerokoaren kontakizun proposamen bat da. Maïa eta Clémence idealismo eta kontsolamendu intelektualaren bila ari izan dira. Bilaketa berezi horretan haien bidaide izanen gara. Testuak, saiakerak eta lekukotasunak uztartzen dituen literatura-epopeia batean murgilduko gaituzte.

CREA PARTAGEE

Petit Théâtre de Pain

Antzerkia frantsesez

Le Petit théâtre de Pain konpainia lurraldeko gazteekin partekatu sorkuntza berria lantzen ari da.

Zer dute gazteek errateko gaurko munduari buruz ? Zein dira beren ametsak, arrangurak eta engaiamenduak ? Lurraldeko zenbait ikastetxeetan galdera horien erantzunak bildu eta idazle baten esku artean utziko ditu konpainiak, ikuskizun bat sortzeko gero.

Antzerkilariek nerabe talde boluntario bat hautatuko dute eta sorkuntza prozesua elkarrekin partekatuko eta taula gainera ekarriko dute.

LANAZ ETA XAHARRETAZ

Bonbon Beltz

Txotxongiloak eleaniztuna

Bonbon Beltz konpainia sorkuntza berria prestatzen ari da. Zahar etxeetako artatzaileen lanari buruzko obra izanenda, eta bereziki soldatapeko lanak ekartzen dituen ardurei eta libertateari buruzkoa. Zahar etxeen kasuan bezala lanaren "objektua" edo gaia gizakia delarik, galdera horiek erabakigarriakoak dira. Gure gizatasunari dei egiten diote. Ikuskizun honetan, antzerkilariak artatzaileak izanen dira eta txotxongiloak adineko jendeak izanen dira.

ENCHANTIER...!

Les Urbaindigènes

Karrikako antzerkia frantsesez

Les Urbaindigènes konpainiak antzerkiaren eta karrikako akrobaziaren bidegurutzean diren sorkuntzak proposatzen ditu. Antzerkilariak lurrean, paretetan eta teilatuetan fisikoki engaiatzen dira. Konpainiako kideek gizarte gaiak lantzen dituzte.

Enchantier...! jakintza eta gaitasunak transmitizearekin dugun harremanari buruzko ikuskizun parte-hartzailea da.

O !

Elirale

Dantza

Euskal Elkargoearen partaide historikoa da Elirale konpainia. Denboraldi honetan haurrei zuzendu sorkuntza berri bat prestatzen ari da. Hala, "O!" ikuskizunean, haurren eta helduen mirespenaren soinua ikertzen du. Dantzari bat bakarrik, giro arra berezi batean...

QU'EST CE QUE TU FABRIQUES ?

Palabras kia

Antzerkia frantsesez

"Sortzea ez da perstonak eta gauzak itxuragabetzea edo asmatzea. Sortzea zera da ; existitzen diren pertsonen eta gauzen arteko harreman berriak lotzea." Robert Bresson.

Hola lan egiten du Palabras konpainiak. Gure eguneroko bizia eta lanarekin edo lana faltarekin dugun harremana galdekatzen ditu. Eta, horretarako, lurraldeetako herritarrak kausitzen eta beren lekukotasunak biltzen ditu.