HAMEKA : Harri Xuri Kulturgela, 64250 Luhuso +33 (0)5 33 09 30 94

ZER DA MEDIAZIO KULTURALA ?

mediation-quest-ce-que-cest

Argazkia : Pierre Balacey

 

MEDIAZIO KULTURALA

ERROBI Herri Elkargoaren proiektu kulturalaren xedea ahal bezainbat jendek kulturan sarbidea izatea da. Hala, lurraldean bizi diren publiko ezberdinei zuzendurik, baliabide eta proposamen kultural anitz plantan ezartzen ditu. Garatutako ekimen kulturalak ikastetxeei, harrera etxeei eta arta berezituendako etxeei zuzenduak dira bereziki.

2015-2016ko denboraldia :

- 1574 parte hartzaile proposatutako aktibitateetan
- 10 EAC ibilbide
- 17 partaide (ikastetxe, arta eta gizarte etxe)
- 44 aktibitate proposatuak

MEDIAZIOKO HIZTEGITXOA

Sentsibilizazio Tailerrak :

Artistak lurraldeko ikastetxe eta egitura berezituetara doas praktikatzenduten diziplina artistikoa ezagutarazteko. Tailer hauek noibehinkakoak dira.

Eskolendako emanaldiak :

Eskola garaian lurraldeko ikastetxe (1en eta 2en maila), bai eta harrera eta arta etxeeri proposatutako emanaldiak. « Eszena bazterreko » topaketez segituak dira maiz, parte hartzaileeri artistekin mintzatzeko parada emanez.

Obra Bisitak :

Egonaldian diren konpainiek beren lanaren urrats desberdinak aurketzen dituzte, edo parte hartzaileak errepika baten ikustera gomitatzen.

Parcours d’Education Artistique et Culturelle :

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin, Akitaniako DRAC-arekin eta Pirinio Atlantikoetako Ikuskaritzarekin partaidetzan, Herri elkargoak lurraldeko ikastetxe eta egitua berezitueri proiektu kulturalak plantan ezartzea proposatzen du praktika artistikoetara sentsibilizatuz, artistak ezagutzeko paradak emanez, ikuskizunak antolatuz…
Eskolen kasuan proiektu horiek EAC dispositiboan sartzen dira eta apirila-maiatzean apailatzen ondoko ikasturterako.