HAMEKA : Harri Xuri Kulturgela, 64250 Luhuso +33 (0)5 33 09 30 94

PARTAIDETZAK

hameka-partenariats

DE MAR A MAR - PYRENEES DE CIRQUE

Mugaz gaindiko lankidetzarako proiektu europar berriak, 2016-2019 eperako, POCTEFA programaren onarpena jaso zuen. Pirinioetako lurraldean zirkuaren arloa sustatzea da bere helburua.

HAMEKA Pirinioen mendebaldean sortzen diren ekimen ezberdinen erreferente gisa kokatuko da. 2016 urtearen hondarrean, lehen ekimenak plantan ezarriko dira : konpainiak egonaldietan hartuko ditu eta « EIA » zirku konpainia programatuko du.

logo-interreg-poctefa-cmyk

feder

dmam-rvb-vt-mini

cget

bloc-fnadt


ZUbi
2012az geroztik, 9 partaide biltzen dituen proiektuak euskal antzerkiaren sorkuntza berriak sostengatzeko xedea du. Hastetik buru, sorkuntzako urrats guzietan laguntza ematea da helburua. Oraingoan, Miren Tirapuren « Atte hil aurretik » antzerkia hautatua izan da. 2016ko azaroan, HAMEKAk konpainia errezibituko du.  Ondotik, 2017an, antzerki lana programatua izanen da.

http://www.zubi.eus/

logo-zubi-150dpi-fond-blanc

 
 
 
 

KARRIKAN
 Karrikan sareak ipar eta hego Euskal Herriko 6 partaide biltzen ditu. Eremu publikoan sorkuntza sustatzeko xedea du. Euskal Herriko artistentzat sorkuntza egonaldiak, diru laguntzak, administrazio-laguntzak, hedapenerako laguntza eta partaide diren festibal ezberdinetan programatuak izateko aukera eskaintzen ditu. Proiektu deialdi bat zabaldu ondotik, laster, lehen proiektua hautatuko dute partaideek. 2017 urte hastapenean HAMEKAn egonaldia eta 2017ko Abian ! egunean emanaldia antolatuko dira.

www.karrikan.eu

euroregion_alpc-2016

logo_karrikan_final-01

 
 
 

NOUVELLES FABRIQUES REUNIES
Fabriques RéUniES proiektua 6 egiturek osatzen dute (Graines de Rue, Bessines sur Gartempe, Hameka, Lacaze aux sottises, Musicalarue, Liburnia Fest'arts eta CNAREP sur le Pont). Egitura horiek bat egin eta 4 konpainiari 2019an Akitania Berria eskualdean egonaldi hitzartuan harrera egiteko eremu publikoa eskainiko diete. Plataforma hau 2017an 3 konpainia laguntzeko sortu lehen elkarlanaren eta ekimenaren emaitza da.

Horiek dira 2019an egonaldian hartuko diren konpainiak : Cie Midi à L'Ouest, Cie Dérézo, l'Agence de Géogrpahie Affective eta Cie La Chaloupe.

 
 
 
 

UMORE AZOKA, Festival des Arts de la rue de Leioa

Badu urte anitz Leioako Umore Azoka Festibalaren partaide dela HAMEKA. « Etorkizun handiko ikuskizuna » sailean saritua den konpainia sorkuntza egonaldian errezibitzen du.

umorenegro