HAMEKA : Harri Xuri Kulturgela, 64250 Luhuso +33 (0)5 33 09 30 94

IKUSGARRI-ZALEAREN OROIPEN BILDUMA

saison-memento-de-lamateur

TXARTELDEGIA :

Proposatzen ditugun aurrerapen eta ikusgarrieri buruzko informazio gehiago ukaiteko edota erreserbazio bat egiteko, ez dudatu gurekin harremanetan sartzen  :
* e-mail bidez hameka@cc-errobi.frhelbidera
* telefonoz 05.59.55.58.43 zenbakira
Gure ikusgarri guzientzat, begirale kopuru maximo bat finkatzen dugu. Hala entzuketa, ikuspen eta seguritate baldintza hoberenetan iragaten da emanaldia. Beraz erreserba ezazu! Bereziki «Jende kopuru mugatua» oharra agertzen bada.Ikuskizunak egitarauan bildu tenorean hasten dira. Goxoan instalatzeko, pixka bat lehenago jin zaitezte. Behin emanaldia hasi eta, konpainia batzuek ez dute gelara sartzen uzten.

MUGIKORRAK :

Denen ongizatearentzat zure mugikor, bipatzaile edo Tam-Tam-a itzaltzea eskatzen dizugu. Ikusiko duzu nola, ikusgarriaren ondotik, ongi piztuko den!

OSTATUA ETA JANARIA :

Zuen gutiziak asetzekoeta artistak gurutzatzeko, emanaldi bakoitzean, « Ostatu-Jantegi » gune batenantolatzea funtsezkoa iduritzen zaigu. Ostatu horiek gurekin elkarlanean ari diren lurraldeko hainbat elkartek kudeatzen dituzte. Molde autonomoan antolatuak dira eta diru guzia haientzat da.

JANARI ETA EDARI :

Denen entzumen eta usaimenaren errespetatzeko, emanaldi gelen barnean, edozein motako edari, janari, plastiko, metal astun etab. sabeleratzea debekatua da.

FAMILIENTZAT :

Ikusgarrira etorri aitzin, gogoan izan programan emana den adin muga begiratzea. Izatez, eszena edo pasaia batzuek gutarteko gazteenen sentsibilitatea hunki edota mindu dezakete...Bestalde, ez ezazue zuen haur gaztea goizegi beren buruaren nagusi egin! Lehen lerroetan haurrak bakarrik uztea ez da beti ideia ona. Artistentzat eta begirale-auzo dituztenentzat nahasgarri izan daiteke, eta emanaldiaren iragaite ona nahasaraz dezake. Horrez gain, emanaldi denborez kanpo ere, gela barnean eta kanpoan direlarik bereziki, zuen «haur kuttunak» zain itzazue, otoi..

SARTZE ERRAZTASUNA :

Gure ikusgarriak deneri idekiak izaiteko gisan antolatzen ditugu. Sartze erraztasunari buruzko xehetasun gehiago jasotzeko eta zuen beharreri egokitutako harrera baten egiteko, ez dudatu gurekin harremanetan jartzen.