HAMEKA : Harri Xuri Kulturgela, 64250 Luhuso +33 (0)5 33 09 30 94

ZER DA ?

hameka-quest-ce-que-cest

"Errobi Herri Elkargoan sartu eta lau urte berantago, Hameka karrikako arteen eta euskal antzerkiaren Fabrikak bere ekintza eremua berriz iraultzen du ''biharko'' Euskal Herri elkargoan sartuz.

Eskualde zein Frantzia mailan ezagutua den sorkuntza artistikoa eta kultur bitartekaritzaren aldeko gaitasuna ekarriz, euskal lurraldeko kultura guziak biltzen dituen kultur proiektu eskuragarri baten sortzea da gure xedea, publiko berri batzuengana joan, programazio aberats bezain eklektikoa proposatu, bitartekaritza jarduerak indartu eta sorkuntza artistikoa zein sortzaileen alde eginez.

Gure suhartasuna, beha dagoen erronkaren heinekoa izanen da."

 

Bruno CARRERE

Uztaritzeko Auzapeza

Errobi Herri Elkargoaren Kultura saileko lehendakariordea

 

HAMEKA proiektuaren aurkezpena

HAMEKA landa ingurunean sortua da, Euskal herrian, hautetsien eta lanean aritzeko leku baten bilan ari ziren lurraldeko talde artistiko batzuren arteko  topaketaz. 2009 urteaz geroz partekatua den sorkuntza leku bat da, berebaitan bi egitura izankiz alde bateko egonaldian : Le Petit Théâtre de Pain eta IDB Federazioa.

 

Hameka sorkuntza eta hedapen artistikoarentzako leku bat da.

Hameka-k eremu publikoari eta euskal antzerkiari lotuak diren egitasmoak sustatzen ditu. Irekidura zabal bat, zeini esker tokiko, eskualdeko, nazioko eta nazioarteko konpainiak hartzen eta laguntzen dituen eta sorkuntza andana baten koprodukzioa sustatzen duen. Zinezko tresna abantailatsu bat da, artea eremu publikoari lotzen dituen itxura eta estetika sentsibilizazio ekimenentzat. Gisa horretan, ikastetxeekilako edo arta-etxe bereziekilako hezkuntza artistiko eta kultural proiektu asko lagunduak dira urtero.

 

Hameka-k egitasmo artistikoak kudeatzen ditu lurraldean.

Hameka-k sorkuntza garapenan parte hartzen du eta artisten, biztanleen eta obren arteko topaketak ditu bere oinarri. Gisa horretara, Hameka landa inguruneko ekonomia tresna gehigarri bat da: artistak egonaldian hartuz eta bere hedapen aktibitateari esker, zinezko ondorio ekonomikoak zuzenki sortarazten ditu lurraldean.

 

Hameka-k lana lankidetzan eraiketzen du, mugaz gaindi hedatuz.

Gaur-egungo ikuskizun biziaren egoera ekonomiko ahulean, diruztaketak nekez diraude alorre ezegonkor honetan. Horien gainditzeko, Hameka-k partaidetza sare ugarirekin lanean aritzea hautatu du. Sare batek, idei berriak hazten ditu ere eta erreakzioak akuilatzen, zaintza garapen baten ondorioz, alorre hortako harat-honatak aitzinarazten baititu. Akitania-Berria eskualdeko eta Pirinear lurraldeko aktore berezia izanez, bere muntadurei esker eta karrikako arteen alde daraman politika publiko egitasmoaren bitartez, Hameka-k bere ekintza Frantzia-Espaina mugaz gaindiko heinera hedatzen du, kultur eta erakunde partaideekin.

 

Arte fabrikako hiztegitxoa

 - Sorkuntza :

Konpainia batek ikusgarri berri baten egiteko duen proiektua. Arrunt berria izan daiteke, edota jadanik idatzitako testo edo koreografia batean oinarritua izan daiteke.

 

- Egonaldia :

Beren sorkuntza lantzera datozen konpainien aterpetzea. Normalean, errepikendako salaren erabilera librea, aloimendua, apairuak, laguntza administratiboa, laguntza teknikoa eta diru laguntza barne hartzen ditu.

 

- Karrikako Arteak :

Antzoki, kontzertu gela, museo… usaiazko lekuetatik kanpo egiten diren ikusgarri edo ekintza artistikoak. Karrikan, noski, baina ere plazetan edo pilotalekuetan, geltoki batean edo mendian, borda batean edo ezker pareta batean. Dantza, antzerkia, zirkua, forma ibiltarian edo finkoan… diziplina artistikoak topatzen eta nahasten dira. Espazio publikoa joko-leku, inspirazio iturri eta batez ere topaketa leku.

 

- Aurrerapena :

Lanaren aurkezpena, egonaldi baten ondotik den aitzinamendu egoeran. Horri esker, lana, « egiazko » publiko baten parean eman daiteke, publikoaren ihardukitzeak beha daitezke eta publikoarekin elkarrizketa bat sor daiteke.

 

- Fabrika :

Egonaldian artista profesionalak errezibitzeko eta haiek ikusgarriak baldintza hoberenetan sor eta prestatzeko egokitua den langela eta material multzo bat da.