HAMEKA : Harri Xuri Kulturgela, 64250 Luhuso +33 (0)5 33 09 30 94

DEIALDIAK

hameka-appels-a-projet

KARRIKAN :

KALEKO ARTEETAKO SORMEN-LANETARAKO LAGUNTZAK EUSKAL HERRIAN

Hasten ari diren, profesional edo profesional bidean diren eta espazio publikoan ari diren Euskal Herriko (zazpi probintzia historikoak) taldeen, artisten, konpainien sormen-lan originalak bultzatu nahi du plataformak. Balio berezia emango zaio “kaleko ikuskizuna” kontzeptuari.

Zuzenean egindako ikuskizunaren diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina ugariko ikuskizuna, eta abar. Hala ere, lehentasuna emango zaie testurik gabeko edo euskarazko proiektuei.

Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.

Proiektuak onartzeko azken eguna : 2017ko irailaren 3a

Informazio gehiago webgunean.

 

De Mar a Mar :

SORKUNTZA BABESTEKO FUNTSA

Bilaketa eta Sorkuntza Egonaldiak

Funtsaren helburua da sorkuntza eta bilaketa baldintzak hobetzea artista eta konpainientzat eta Pirinioetako bi aldetako mugikortasuna sustatzea, sorkuntza prozesuan zein horren osteko hedatzean zehar.

Proiektuak onartzeko azken eguna : 2017ko irailaren 1a

Artista profesionalendako bilaketa egonaldiko deialdia (A Modalitatea)

Artista eta konpainia hasiberriendako sorkuntzaren egonaldiko deialdia (B Modalitatea)

Artista eta konpainia finkatuendako sorkuntza deialdiko deialdia (C Modalitatea)

Informazio gehiago webgunean.

 

logo-interreg-poctefa-cmyk

feder