HAMEKA : Harri Xuri Kulturgela, 64250 Luhuso +33 (0)5 33 09 30 94

IRUDIKAPEN ERAIKUNTZA TAILERRA

 

hameka-atelier-plan

 

hameka_atelier-decors-2

 

2008az geroztik, Luhusoko leku irudikapenen sortzeko ateleria egitasmoak bide egin du. Proiektu hori erakunde desberdinek diruztatu dute: Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak, Artzamendi SIVOMak eta Luhusoko Herriak.

Bastimendua eraikia da eta 2015 urte hastapenetik erabil daiteke. Fabrikaren funtsa bera osatzen du, garai baterako edo etengabeko epean errezibitzen diren artisten esku beren leku irudikapenen eraikitzeko leku eder eta baliagarria emanez.

Azkenik, tresna berri horrek Le Petit Théâtre de Pain eta Kilikolo Zirko taldeentzat bilgune egokia badu.

hameka_atelier-decors-1

 Tailerraren ezaugarri teknikoak

  • Burdina eta zura lantzeko tailerra (120 m2), ondoko tresnez osatua: marrusteko eta zuzentzekoa, ziba sega, mortasatzeko eskopredun makina, desestaltzeko xurgatzailea, zintadun sega, besodun xurgagailua, angeluen mozteko sega, zintadun leungailua, makiladun postua, zutabe gaineko zilagailua, eskuiladun disko-makina tornularia, 3 arraboldun eskuzko kurbatzailea.
  • Muntaketa tailerra (220 m2), 8 metroko goratasuna erdian, 6 metrokoa bazterretan, ate gora batez ekipatua kamioien sarbidea eta kargatzea errexteko.
  • Tindatzeko tailerra (40 m2), behealdean, konpresore eta grabitate bidezko pistola batez ekipatua.
  • Joskintza tailerra (60 m2), lehen estaian da, tresna horiez horniturik: josteko makina bat, surjeteuse bat, lisa-mahain bat, lurrun-zentral batekin.
  • Elektrikazko material eramangarria: harizko zilagailua, abisagailua, zorrozgailua, leungailua etab…
  • Eta tresneria ttipia.