HAMEKA : Harri Xuri Kulturgela, 64250 Luhuso +33 (0)5 33 09 30 94

ABIAN!



16/09/2017

UZTARITZE

ABIAN bandeau site

EDITORIALA

 

HAMEKA Karrikako Arteen Fabrikaren kultur denboraldiaren hastapena markatzen duen sartzeko gertakari nagusia da ABIAN!. 2017ko irailaren 16an, Uztaritzeko karriketan, musika, zirkua, dantza eta pailazoak uztartuko dituzten hamar bat ikuskizun izanen dira. Osoki urririk den gertakaria da. Belaunaldi guziak biltzen ditu. HAMEKAren eguneroko lanaren erakusleihoa da. Karrikako arteen sorkuntzaren alde, Euskal Elkargoak sustatutako kultur proiektua da. Herritarren, saltegien eta elkarteen laguntzari eta parte hartze anitzari esker (ostatuak, jatetxeak, tokien prestatzea, etab…) ABIAN ! besta giroko hitzordu didaktikoa eta kritikoa da. Orduan, kultura « elkar bizitza onaren » tresna bilakatzen da.

Balia gaitezen parada honetaz !

Bruno CARRERE

Euskal Elkargoko kultur partaidetzak, arte hezkuntza eta kultur ondarearen kontseilari ordezkaria

Uztaritzeko auzapeza

LULLABY_4

    • Herriko Pilota Plaza
    • 45'
    • Denendako
    • Urririk

11:00 INPROBISAZIOA (Merkatuan)

17:00 LULLABY

Godot (Santa Maria de Feira, Portugal)

Pailazo

Lullaby ikuskizun dinamikoa da. Hala, publikoaren parte hartze zuzena eskatzen du. Performantzia komikoa eta probokatzailea da. Pailazo lege urratzailearen eta ikuslearen artean, inprobisazio jokorako tarte bat zabaltzen du. Giro poetikoan murgildurik eta musikariek zuzenean jotzen duten musika lagun, jokoen mundu berri batera buruz goaz.

7

    • Herriko Pilota Plaza
    • 18'
    • Denendako
    • Urririk

14:30 - 18:00 EL FIN DE LAS COSAS

DOOS Colectivo (Bilbo & Gasteiz)

Dantza

« El fin de las cosas » dantza garaikide ikuskizun bat da. Giza harremanak eta bakoitzaren erabaki hartzeak irudikatzen ditu, eta, erabaki horiek gure inguruko jendeengan duten eragina aipatzen du.

Photo 2 - 3D - Cr+®dit Mathieu Bleton

    • Herriko Pilota Plaza
    • 30'
    • Denendako
    • Urririk

15:00 3D

Henry Marie G (Toulouse)

Zirkua

3D jendearen heineko objektua da, gorputzaren hedadura bat. Estruktura berezi horren joko akrobatikoak hurbiltasuna eskaintzen du. Hala, materiarekin, espazioarekin eta bestearekin, harreman jostagarria eskaintzen du.

Photo 3 - crédit Garance Li

    • Auberge du Fronton-en Teraza
    • 45'
    • Denendako
    • Urririk

15:45 CAFFÉ FRAPPÉ !

Les Mobilettes (Saint Julien du Serres)

Dantza

Café Frappé ! denboran zehar egindako bidaia gorabeheratsua da. Ikuslea nostalgia goxo baten kutsua duen dantza eta poesia joko batean murgiltzen du. Terrazaren erdian ibiliz, dantzariek bezeroekin eta publikoarekin momentu ludikoa eta intimoa partekatzen dute.

2014-07-18 18.29.14

    • Plaza Berria
    • 8'ko aldiak
    • Antzezlea izateko 8 urtetik goiti / Ikuslea izateko 3 urtetik goiti
    • Urririk

15:30 MICRO SHAKESPEARE

Laitrum Théâtre (Olot Katalunia)

Segurki, « zer dago kutxa horien barnean ? » galdeginen diozu zure buruari. Bada, ingeles antzerki idazle handiaren obrak, 8 minututan laburbildurik!

Kutxa – antzerkiñoaren gibelaldean den ikusleak entzungailuen bitartez aginduak jasotzen ditu eta "antzezten" du. Aginduak jarraituz, objektuak lekuz aldatzen ditu, baina, hori zergatik egiten duen jakin gabe.
Kutxa – antzerkiñoaren aitzinaldean diren ikusleek ikuskizunari behatzen diote. Entzungailuei esker, Shakespearen antzerki lanarekin gozatzen ari dira. “Antzezleak” mugitzen dituen objektuei esker, emeki-emeki, istorioa osatzen da.
Shakespeare, inoiz ikusi ez duzun bezala! Umorea, amodioa, intriga, heriotza, mendekua, krispetak, antzezleak ez diren antzezleak, publikoa liluraturik eta oihu eta txaloak!

Micro-Shakespeare: esplikatzeko gaitza den baina antzezteko gustagarria den ikuskizun bat!

DSC_0031 - crédit Laura Mac Coll

    • Herriko Pilota Plaza
    • 60'
    • Denendako
    • Urririk

18:30 BATMAN vs ROBESPIERRE

Grand Colossal Théâtre (Montreuil)

« Batman VS Robespierre » ikuskizunak publikoari libertitzeko bidea ematen dio. Baina, besteen zorigaitzez hobeki irri egiten dugunez geroz, bere gainbeheran parte hartuko du.

IMG_4727_1

    • Herriko Pilota plazatik - Gaztelura
    • 50'
    • Denendako
    • Urririk

20:15 SU A FEU

Deabru Beltzak (Bilbo)

SU a FEU proposamen hunkigarria da, estetikoa eta organikoa. Deabru Beltzak konpainiaren ezaugarriak biltzen, berdefinitzen, ikertzen eta sakontzen dituena: Kalean Egindako Ikuskizun Ibiltaria.

CiamFestival Jours et Nuits Cirques - Cie Bivouac "A Corps Perdus"

    • Bilguneko frontoia
    • 60'
    • Denendako
    • Urririk

21:30 A CORPS PERDUS

Bivouac (Bordeaux)

Zirkua

Ikusmoldeak eta espazioa aldatzen diren bezala, itsasontziaren masta lekuz aldatzea. Dena aldakorra denez, entseguak egitea. Guzia segurtasunik gabeko orekan denez, gu oreka horren zaindariak izatea. Eta, ekimen batean buru-beharri sartuz, ekimena azken muturreraino eramatea.

_65A9181 WEB-poster

    • Herriko Pilota Plaza
    • Egunean zehar
    • Denendako
    • Urririk

ACOUSTEEL GANG

Musika

1990eko hamarkada hastapenean, taldekide batzuek Frantziako lehen steel band edo perkusio taldea sortu zuten.

Hiru urte berantago, ACOUSTEEL GANG talde ibiltaria sortu zen. Orduz geroztik, 20 urte baino gehiago iragan dira. Publikoarengandik hurbil egoteko eta jendearekin kausitzeko eta trukatzeko parada ematen duen adierazpen lekua hautatu dute: karrika.

22 urtetan, Frantzian, Europan eta mundu osoan (Japonia, Australia, Indonesia…) 800 kontzertu eman ondoan, ACOUSTEEL GANGek karrikako arteen konpainien eta txarangen artean aparteko taldea dela erakutsi du.

Abian2016_karta-01